ZUZENEKO ALAI ETA BIZIAZ DISFRUTATZEKO

Energiaz beteriko taldea da Madrilgo Canteca de Macao. Agertoki eta lokal txikietan hasi zuten beren ibilbidea, baina apurka lortu dute jaialdi handietan tokia egitea ere. Kultur aniztasuna abiapuntu hartuta, musika estilo propioa garatu dute, ska, reggae eta runba doinuak, malabareekin eta dantzarekin nahastuta. Hala, zuzeneko bizi-biziak egiten dituzte. Crowdfunding bidez, alegia, zaleen diru ekarpenen bidez kaleratu dute azken lana, Nunca es tarde , eta haren aurkezpen biraren barruan iritsi dira Donostiara, Dokara. Gaur kontzertua emango dute, 21:00etan. Sarrerek 10 euro balio dute, aurrez erosita; 12 euro, leihatilan. Dokan bertan daude salgai.