JENDE ETA ESTILO UGARI TAULA GAINEAN

Nafarroa Bizirik kanpainaren barnean eta Aitzorrotz kultur elkarteak uztail osoan Eskoriatzan antolatutako Errekan Gora egitaraua amaitzeko, kontzertu akustikoa egingo dute Euskal Herri osoko hainbat taldek, bihar, Eskoriatzan. Emanaldia Santa Marina plazan izango da, 19:00etan hasita. Sarrera doakoa da. Besteak beste Arrasateko dultzaineroek, Txaitor eta Oier Sarasuak, Laurobak, Keu Agirretxeak, Rafa Ruedak, Hutsa eta Dobliak, Napoka Iriak (irudian), Hesianek, Luis Vil eta Igor Arzuagak eta Des-kontrol taldeak hartuko dute parte. Emanaldi laburrak egingo dituzte, gehienak giro akustikoan.