Goiener, energia burujabetza helburu duen kooperatiba

Goiekiren Enpresa Ekimen Berrien XV. Sariketan bi proiektu saritu dituzte aurten. Sari nagusia Alberto Carrascalek jaso badu ere (4.000 euro), energia burujabetzaren alde egiten duen Goiener kooperatibak eskuratu du lehen sariari dagokion diru zati bat (2.000 euro). Energiaren moduko oinarrizko beharren kontrola berreskuratzearen alde lan egingo du, kontsumo arduratsu eta iraunkorra sustatzearekin batera.

Burujabetza elektrikoa lortzeko elektrizitatea ekoitzi eta komertzializatzea da Goienerren helburua, elektrizitate hori bazkideei salduz. Hori guztia energia berriztagarrien bidez egingo dute, kontsumo arrazional eta eraginkorra sustatuz.