Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo

Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Donostiako Jazzaldiari lekukoa hartuta

Donostiako Jazzaldiari lekukoa hartuta

Unai Zubeldia

Hilabete iraungo du hurrengo Hamabostaldiak. Egutegia jolasean hasten da tarteka, eta, Donostiako Jazzaldiari jarraipena emanda, irailaren 1era arte 90 emanalditik gora izango dira Gipuzkoako hiriburuan eta Euskal Herriko beste hainbat herri eta txokotan. Mitoak eta tradizioak izango ditu oinarri Donostiako 79. Musika Hamabostaldiak, eta, tartean, Pablo Sorozabal Donostiako konpositorea omenduko dute, hura hil zela 30 urte bete diren honetan.

“Iazkoaren antzeko aurrekontuarekin”, kolore askoko emanaldiez gozatu ahal izango da aurtengo Hamabostaldian. Urrutira joan gabe, doako hamabost ikuskizun izango dira abuztuaren 2an, ostegunean, inaugurazio egunean: Paula Iragorri mezzosopranoa, Haizea Muñoz sopranoa eta Amaia Zipitria piano jotzailea; David Six pianista, Juan Luis Goenaga margolaria ondoan duela; Quinteto Alaia; Txistu Trio; Cuarteto Idomeneo —Pablo Sorozabalen eta Franz Schuberten lanak eskainiko dituzte—; Son pa bailar Kubako errepertorio tradizionala bere egiten duen taldea; Easo Araoz abesbatza… Udaletxeko batzar aretoan izango da azken emanaldi hori, eta Sorozabalen lanei keinuka ariko dira saio guztian.

Iluntzean iritsiko da inaugurazio eguneko momenturik garrantzitsuenetako bat, La Fura dels Baus taldeak Joseph Haydnen Kreazioa lana eskainiko baitu, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin. Jose Ramon Encinar da zuzendaria, eta Alicia Amo sopranoa, Gustavo Peña tenorra eta Thomas Tatzi baritonoa ariko dira kantuan eta interpretazio dramatikoan. Kursaal jauregian izango da emanaldia, 20:00etan, eta biharamunean ere gozatu ahal izango da ikuskizun horrekin. Oraindik ere salgai daude sarrerak, 11,40 eta 60,40 euro artean.

Hamabostaldiak gune jakin batera ez mugatzen asmatu du azken urteotan, eta, emanaldiak Donostiako hainbat txokotara zabaltzeaz gain, Gipuzkoan eta Euskal Herrian barrena ere ibiliko da hilabete honetan. Hurrengo igandean, esaterako, organo zikloa izango da hainbat herritan: Alize Mendizabal Ataunen ariko da, Tourseko San Martinen elizan; Azpeitian, Esteban Landart, Loiolako santutegian; Usurbilen, Marina Txeburkina, Salbatore elizan; eta Senperen, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Larreko kulturgunean. Kukai konpainiak, berriz, Adio lana aurkeztuko du, Arantzazuko santutegirako propio prestatutako lana. Oskara eta Erritu ikuskizunen hainbat zati baliatuko dituzte, eta baita berri batzuk ere. Bitoriano Gandiaga eta Iñaki Beristain gogoan izango dituzte Adio lanean.

‘Italiarra Aljerren’ opera

Berritasunei dagokienez, Donostiako Musika Hamabostaldiak Gioachino Rossiniren Italiarra Aljerren lana ekoitzi du aurten, Buenos Airesko Colon antzokiarekin eta El Escorialeko (Espainia) San Lorenzo jaialdiarekin elkarlanean. Abuztuaren 11n eta 13an eskainiko dute emanaldi hori, 19:00etan, Kursaal jauregian, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Easo Abesbatzak lagunduta. Haurrei dagokienez, Hamabostaldiak Itsasotik eskolara ekoitzi du aurten.

Leave a Reply

Your email address will not be published.