Burdina taldea eta Aranzadi, elkarlanean

Leitzarango bailara babestea, berreskuratzea eta hari balioa ematea. Helburu horrekin hasi zen lanean Burdina taldea, eta errota, karobi, burdinola eta gotorleku asko berreskuratu ditu ordutik. Boluntarioekin aritzen dira lanean, eta meatzaritzarekin, nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin zerikusia daukaten elementuak ere berreskuratu izan dituzte. Ez da berria Aranzadi elkartearen eta Burdina taldearen arteko harremana, baina lotura indartu egin dute azken lau urteotan. Beste pauso bat emateko hitzarmena sinatu dute orain.

Leave a Reply

Your email address will not be published.