‘Metro Donostialdea’ ikurretan, 300.000 euro

DONOSTIA. Donostian, Herrera eta Intxaurrondoko Euskotrenen geltokietan obretan ari dira, eta Metro Donostialdea dioten idazpuruak jartzen 300.000 euro gastatu ditu Jaurlaritzak. Kritikak jaso ditu, lehendik ere 1,5 milioi euro gastatu zituelako gainerako geltokietako idazkunak ordezkatzen. Metroaren Easo-Kontxa zatia abenduan hasiko dutela diote.