Egutegia

Ondorengo hamasei egunetan entzun ahal izango dira Ospakizun kanpaiak Donostiako Untzi Museoaren atarian:

Urtarrilak 20. San Sebastian eguna.
Martxoak 19. San Jose eguna. Donostiako arotzen San Jose kofradiako zaindaria.
Berpizkunde Egunaren hurrengo igandea. San Telmo eguna. Zumaiako marinelen kofradiako zaindaria.
Maiatzak 2. Bonantzako Kristo santua. Pasai Donibaneko marinelen kofradiako zaindaria.
Maiatzak 15. San Isidro eguna. Getariako mahasti inausleen kofradiako zaindaria.
Maiatzak 22. Santa Quiteria eta Santa Rita eguna. Donostiako portuan itsasoan galdutakoak oroitzeko eguna.
Ekainak 13. San Antonio eguna. Zarauzko marinelen kofradiako zaindaria.
Ekainak 29. San Pedro eguna. Gipuzkoako marinelen kofradia gehienen zaindaria.
Uztailak 16. Karmengo Amaren eguna. Marinelen eta Donostiako kofradiaren zaindaria
Uztailak 25. Santiago eguna. Donostiako mahasti inausleen Santiago kofrabiako zaindaria.
Abuztuko lehen igandea. Itziarko Amaren eguna. Debako marinelen kofradiaren zaindaria.
Abuztuak 15. Andre Mariaren eguna. Donostiako zaindariaren jaia.
Irailak 26. San Cosme eta San Damian eguna. Donostiako sendagileak, zirujauak eta bizargileak biltzen zituen kofradiako zaindariak.
Azaroak 2. Purgatorioko Arima Bedeinkatuen eguna. Deban 1674 eta 1675 artean sortutako marinelen kofradia berriaren jaieguna.
Azaroak 25. Santa Katalina eguna. Donostiako merkatari, ontzi maisu, pilotu eta itsasgizonak biltzen zituen kofradia.
Azaroak 30. San Andres eguna. Donostiako upelgileen kofradiako zaindaria.