Hondakin arriskutsuak biltzeko gunea Getarian

GETARIA. Pilak, aerosol poto hutsak, erradiografiak… Aski hondakin arriskutsuak dira, eta, sarri, etxean duda iturri izaten dira, nora bota asmatu ezin. Getarian, horiek biltzeko gune berezi bat jarri dute, Aldamar kalean, udaletxetik gertu: Birziklapen Etxola. Urola Kostan jartzen duten tankera horretako lehendabizikoa da.