Irailean tramitatuko dute bidesarien diru muga

DONOSTIA. Batzar Nagusietan irailean egingo dituzte AP-1 eta AP-8 autobidearen erabiltzaileek gehienez ere hilean 25 euro ordaindu behar izateko tramiteak. Hala eman du jakitera Larraitz Ugartek, Gipuzkoako Foru Aldundiko eledunak. Neurria azarorako edo abendurako martxan egoteko asmoa iragarri du Ugartek.