Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo

Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Lazkao Txiki, hari eta harekin

Lazkao Txiki, hari eta harekin

Eider Goenaga Lizaso

Apirilaren 3an bete ziren 25 urte Joxemiel Iztueta Lazkao Txiki bertsolaria hil zela. Haren herrian, Lazkaon, urtero oroitzen dute data hori, eta joan den apirilean ere egin zuten ekitaldia. “Ekitaldi xumea baina goxoa izaten da; Lazkao Txikiren eskultura dagoen zelaian egiten da, eta herriko hainbat eragilek parte hartzen dute: Lazkao Txiki musika eskolak, dantza taldeak, bertso eskolak… Baina aurten, urteurren borobila zenez, gauza bereziren bat egin nahi genuen”, azaldu du Joxepa Madariagak, Gerriko kultur elkarteko kideak. Bihar izango da ekitaldi berezi hori, Lazkaomendin. Lazkao Txikiri eta Lazkao Txikirekin bertso kantari jarri diote izena.

“Joxemielen jaiotetxea —Abalin baserria— bisitatzea zen gure asmoa hasieratik. Hara oinez joan, bertsoren bat kantatu… Ekitaldiari forma ematen hasi ginenean, ordea, puxika puztuz joan zen, eta, azkenean, bihar ikusiko dugu emaitza”. Lazkaomendiko Lartxai elkartetik abiatuko dira Abalin baserrira, 11:00etan.

Madariagak azaldu du talde askok parte hartuko dutela ekitaldian, baina nabarmendu du deialdia zabala eta irekia dela, eta pozik hartuko dutela Lazkaoko bertsolari txiki-handia oroitzera joango den oro. “Han, baserria bisitatu ostean, bertso saio polit batekin gozatzeko aukera izango dugu: bertso jarriak, bat-batekoak, bertso musikatuak eta a cappella kantatutakoak”.

Antolaketa elkarlanean

Lazkaon eragile askok parte hartzen dute urtero egiten duten ekitaldian, baina aurtengoa, “inoiz baino gehiago”, elkarlanean antolatutako ekitaldia izango dela nabarmendu du Madariagak. “Herriko eragileez gain, Zaldibia, Ataun eta Ordiziako hainbat ere gurekin batera aritu da lanean. Ataundarrak dira Abalinen ongietorria egingo diguten txalapartariak; Zaldibiako talde batekin ere aritu gara elkarlanean, eta handik ere etorriko da ume eta guraso talde bat, oinez; ekitaldian kantatu egingo dute…”. Madariaga ziur dago merezitako omenaldia egingo diotela Lazkao Txikiri.

Ahalegin horretan, modu berezian prestatu dute bertso saioa ere. “Bertsolari gehiago ere izan zitezkeen, baina guretzat garrantzitsua zen Lazkao Txiki ezagutu zutenekin eta plazaz plaza harekin ibili zirenekin antolatzea. Horien ordezkari izango dira Eusebio Igartzabal, Millan Telleria, Mikel Mendizabal eta Xabier Amuriza. Felipe Barandiaran Lazkao Txikiren ilobak ere kantatuko du bertso bat”. Ordu eta laurden inguruko saioa izango da. “Nahi adina luzatzeko aukera zegoen; jende asko gonbidatu zitekeen, baina dena ezin genuen sartu, eta aukeraketa bat egin behar izan dugu”. “Pozik” daude emaitzarekin. “Itxura polita dauka, eta, batez ere, maitasun handiarekin prestatutako ekitaldia izango da, Joxemielek ondo baino hobeto merezitakoa”.

Madariagak argi du Lazkao Txiki oroitzeko arrazoia: “Artista handia eta pertsona esanguratsua da lazkaotarrentzat. Lagun eta herrikide oso maitatua da ezagutu genuenontzat. Horregatik, guretzat oso garrantzitsua da Lazkao Txikiren inguruko transmisioa egitea, eta hori da urtero egiten dugun ekitaldiaren arrazoi nagusia: hura ezagutu ez zutenek ere hura ezagutzea eta oroitzea. Oroimen ekitaldi bat da, omenaldi bat baino gehiago”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.