Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo

Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Agertokia kalera aterata

Agertokia kalera aterata

Unai Zubeldia

Desberdina da gure eskaintza; kalekoa, ibiltaria, formatu txikikoa, doakoa…”. Azken asteburura iritsi da Dantza Hirian egitasmoa, dantza garaikidearen erakusleiho bihurtu den proposamena, eta lehen bi asteburuetako harrerarekin “oso gustura” dago Myriam Arkaia zuzendaria. “Urtez urte gora egiten ari da ikusle kopurua”. Begiratu, sentitu, entzun. Ukitu dantza. Hori da Dantza Hirian egitasmoaren oinarria. “Eta izaera horri esker lortzen dugu ikuslea erakartzea; betidanik fidela den ikusle hori eta kalean paseoan dabilena”.

Irailaren 15-16ko asteburuan hasi zen aurtengo ekitaldia, hamahirugarrena, Donostian, zortzi emanaldirekin eta dantza eta marrazki tailerrarekin. Eta gaurtik igandera beste hamar emanaldi eta dantza eta marrazki tailerrak izango dira Errenterian, Baionan, Pasaian eta Hondarribian. Dantza garaikidearen munduan euren bidea egiten hasi berri diren artistak eta sona handikoak elkarren ondoan jarrita, hemezortzi konpainiaren emanaldiekin gozatu ahal izango da aurten Gipuzkoa eta Lapurdiko zortzi herri eta hiritan; euskal koreografoak dira horietatik sei.

Dantza Hirian duela lau urte hasi zen Acieloabierto Ezohiko Espazioetako Jaialdien Sarearekin elkarlanean, eta zirkuitu horretako sei talderi ere ireki diete atea aurten. Gaur bertan, Lasala Donostiako konpainiak L.U. ikuskizuna eskainiko du Errenterian, 18:30ean, eta La Intrusa taldea (Bartzelona) ariko da ondoren, 19:00etan. Etzi, berriz, Business World lana eskainiko du Monton de Paja y Trigo Bartzelonako konpainiak. Estreinaldiei dagokienez, Aterpean programaren barruan, Javier Guerreroren (B)aso eta Larrua proiektuaren Akullu lanak aurkeztuko dituzte asteburu honetan, Errenterian eta Hondarribian.

Arkaiak onartu du hasiera batean “ulertzeko zaila” ematen duela dantza garaikideak. “Egia da jendeari kosta egiten zaiola gure munduan barneratzea”. Baina Dantza Hirian egitasmoaren gisakoekin, “dantza estilo hau antzokietatik aterata”, pixkanaka ari dira lortzen jendea eurengana gerturatzea. “Are gehiago, behin emanaldia amaituta, herritar asko inguratzen da artistengana, hitz egiteko, halakorik ez zutela inoiz ikusi jakinarazteko edo zoriontzeko”. Harreman hori “oso polita” dela aitortu du zuzendariak. “Ikusleekin sortzen den harremanak asebete egiten ditu artistak; oso harreman polita sortzen da kalean. Antzokietan zaila izaten da halakorik ikustea”.

Arkaiak 25 urte daramatza dantzaren munduan lanean, eta azken urteotako pausoak are gehiago sendotu nahiko lituzke etorkizunean. Donostia, Hendaia, Irun, Errenteria, Baiona, Pasaia eta Hondarribian egiten ari dira aurtengo emanaldiak. “Baina askoz udaletxe gehiago animatzea nahiko genuke”. Agertokia kalera aterata, Dantza Hirian proiektuak euren gaitasuna azaltzeko plaza eskaintzen die artistei, eta bide horretan hazten jarraitzeko erronka dauka egitasmoak.

Leave a Reply

Your email address will not be published.