Erakusketak, solasaldiak, film proiekzioak, dantza emanaldiak… Reala-Athletic gizonezkoen eta emakumezkoen derbiez gain, askotariko eskaintza izango da otsailaren 10era arte.
Urtarrilak 28-otsailak 28
Emakumeek ere jokatu egiten dute. Bulebarrean dago Koma Kultur Zerbitzuek antolatutako argazki erakusketa.
Otsailak 3, igandea
XIII. Bertso Derbia, Antzoki Zaharrean (18:00). Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran Realaren aldetik, eta Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Xabi Paya Athleticen aldetik. Iker Iriarte ariko da gai-jartzaile lanetan.
Otsailak 4, astelehena
Derbi de leyendas, Antzoki Zaharrean (19:00). Luis Arkonada Realeko atezain ohia eta Jose Angel Iribar Athleticekoa, aurrez aurre. Aitor Lagunas izango da moderatzailea.
Otsailak 5, asteartea
Victory (17:30) eta Diamantino (20:00) filmen proiekzioa, Antzoki Zaharrean (17:30).
Otsailak 6, asteazkena
Acento Robinson: los derbis no acaban nunca, Antzoki Zaharrean (19:30). Michael Robinson jokalari ohi eta telebista eta irrati esatariaren Ser irrati kateko irratsaioaren zuzeneko grabaketa.
Otsailak 7, osteguna
Euskal kultura eta futbola, San Jeronimo aretoan (19:30). Koldo Almandoz zinema zuzendariaren, Ana Malagon idazlearen eta Gari musikari eta abeslariaren hizketaldia, Juan Luis Zabala kazetari eta idazlea moderatzaile lanetan dela.
Otsailak 8, ostirala
Ellas también juegan: debate sobre el fútbol femenino, Viktoria Eugeniako Club aretoan (19:00). Nahikari Garcia eta Vero Boquete futbol jokalariekin eta Aintzane Encinas jokalari ohiarekin hizketaldia, Olga Viza kazetaria moderatzaile lanetan dela.
Otsailak 9, larunbata
Kirol legez, Tabakalerako patioan (18:00 eta 20:00). Kukai dantza konpainiaren emanaldia.
Otsailak 10, igandea
Kirol legez, Tabakalerako patioan (17:00 eta 19:00). Kukai dantza konpainiaren emanaldia.
Leave a Reply