Herriz herri, egunotan ari dira lotzen hurrengo asteetarako emanaldiak, eta litekeena da beste hainbat ekitaldi ere sortzea. Korrika Kulturalak, oraingoz, egitarau hau osatu du Gipuzkoan. Bihar Errenterian eta Donostian eskainiko dituzte lehen bi emanaldiak, eta, oraingoz, apirilaren 11n izango da azkena, Lasarte-Orian.
Bihar
Errenteria. Hortzuma taldearen Jule antzezlana, 17:30ean, Zumardian.
Donostia. Mahai jokoaldia, 10:00etatik eguerdira eta 16:30etik iluntzera, Groseko AEK Irrintzi euskaltegian.
Etzi
Asteasu. Ane Labaka eta Beatriz Egizabalen Erradikalak gara ikuskizuna, 18:30ean, udaletxean.
Martxoak 13
Ordizia. Bertso Korrika, Iker Zubeldia eta Maialen Akizurekin, 18:30ean, Goiztiri AEK euskaltegitik abiatuta.
Martxoak 15
Beasain. Xabier Zabala eta Andoni Egañaren Enkarguz ikuskizuna, 19:00etan, Igartza jauregian.
Martxoak 21
Donostia. Iker Laurobarekin, kantu eta hitz solasaldi musikatua, 19:00etan, Antiguako Txirain elkartean.
Martxoak 22
Errenteria. Bertso afaria, Unai Iturriaga, Irati Alcantarilla eta Haritz Casabalekin, 21:30ean, Landare elkartean.
Martxoak 23
Eibar. Bertso bazkaria Legarre Gain elkartean, Jokin Bergara eta Manu Goiogana bertsolariekin. Desiree Magro izango da gai jartzailea.
Martxoak 24
Donostia. Joseba Sarrionandia idazlearen Kalaportu emanaldia, 19:00etan, Viktoria Eugenia antzokian.
Martxoak 28
Donostia. Garagardo dastaketa, 18:30ean, Txirain elkartean, Antiguan.
Donostia. Barry Manley idazle eta bakarrizketa egilearen Soinu baten istorioa emanaldia eta Morau, 20:00etan, Antiguako Txirain elkartean.
Hernani. Eider Perez eta Leire Etxezarretaren Andre eta jabe ikuskizuna, 20:00etan, Biteri kultur etxean.
Martxoak 29
Lasarte-Oria. Dantza filma, 22:00etan, Manuel Lekuona kultur etxean.
Martxoak 31
Lasarte-Oria. Dantza filma, 19:30ean, Manuel Lekuona kultur etxean.
Apirilak 4
Donostia. Gure oroitzapenak, Joseba Sarrionandia idazlearen testuetan oinarritutako hamabi film labur, 19:00etan, Lugaritz kultur etxean.
Apirilak 6
Lasarte-Oria. Liburuaren laborategia: Mago Sun (Iñaki Ruiz de Galarreta), 17:00etan, Manuel Lekuona kultur etxean.
Zestoa. Bertso afaria, iluntzean, gaztetxean —zehaztu gabe daude bertsolariak—.
Apirilak 7
Lasarte-Oria. Ez da kasualitatea, bertso saio musikatua, 19:00etan, Ttakunenea elkartean.
Apirilak 11
Lasarte-Oria. Metrokoadroka sormen laborategiaren Miss Karaoke ikuskizuna, 21:00etan, Ttakunenea elkartean.
Leave a Reply