MUGAKO ADIMENA

Mugako adimena dutenek ez dute talde homogeneoa osatzen. Gipuzkoan 1.300 lagun daude diagnostikatuta. Pertsona bakoitzak bere beharrak ditu, baina honako hauek dira Ortzadar elkarteak zerrendatzen dituen hainbat ezaugarri, kolektiboa ulertzeko garaian lagungarri izan daitezkeenak:

 

Oro har

Aurpegiko ezaugarri bereizgarririk ez.

Buruko adinaren eta adin kronologikoaren artean desoreka.

Iniziatiba falta, eta eguneroko egoerei aurre egiteko arrazoizko mekanismoak sortzeko gaitasun mugatua.

Egoera berrietara egokitzeko zailtasunak.

Erabakiak hartzeko eta arazo ezberdinei aurre egiteko zailtasunak.

Psikomotrizate zailtasunak.

 

Adimenean

Ikaste prozesu motela.

Kontzeptu abstraktuak ulertzeko oztopoak.

Antolatzeko eta burua kokatzeko zailtasunak.

Adimen malguarekin konparatuta, adimen kristalizatu indartsua.

Irakurtzeko eta idazteko oztopoak.

Hizkuntzaren garapenean zailtasunak.

Zailtasunak dirua kudeatzerakoan.

Espazioa eta denbora antolatzeko eta kudeatzeko zailtasunak.

Memoria selektibo indartsua, gainerako memoria moten kalterako.

 

Gizartera egokitzeko eta harremanak izateko oztopoak

Harreman afektiboak izateko zailtasunak.

Helduei dagozkien erantzukizunak hartzeko zailtasunak.

Eguneroko ohituretatik kanpo, inprobisatzeko zailtasunak.

Leave a Reply

Your email address will not be published.