Amets bat?
Hil arte pailazo izaten jarraitzea.
Non antzeztuko zenuke gustura?
Circus Roncallin, Alemaniako zirkuan.
Zerk alaitzen dizu eguna?
Lagunekin egoteak.
Eta zerk tristetzen?
Emanaldi batean gehiago eman nezakeela sentitzeak.
Sentipen txarrarekin utzi duzun herriren bat?
Urretxu, Gure Zirkuarekin joan eta bizkar zorroa lapurtu zidatelako.
Oroitzapen onak utzi dizkizun herriren bat?
Elduain; Txantxalgara taldearekin joan ginen eguneko oroitzapen bikainak ditut. Aizarnan ere oso ondo pasatu izan dut.
Herri txikiak ala handiak, zer dituzu nahiago?
Txikiak; publikoa askoz gehiago inplikatzen da. Aian, adibidez, oso ondo zaindu gintuzten.
Miresten duzun pailazo bat?
Charlie Rivel.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.