Igandean Oiartzunen jokatuko dute bigarren finalaurrekoa

U. Zubeldia

Beñat Gaztelumendi egungo txapelduna tartean dela, igandean jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako bigarren saioa, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Alaia Martin, Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Asier Azpiroz eta Iñigo Mantzizidor Mantxi ariko dira Gaztelumendirekin batera. Joan den igandean puntu gehien eskuratuta, abenduaren 14ko finalerako sailkatuta dago jada Agin Laburu, eta pauso hori bera emango du etziko saioko irabazleak.

Behin saioa amaituta, finalaurrekoetako azkena bakarrik faltako da finaleko zortzikoa osatzeko. Zuzenean sailkatuko da saio bakoitzeko irabazlea, eta Illunben izango dira puntu gehien pilatzen duten beste bost bertsolariak ere.

Orain arteko sailkapena
1. Agin Laburu    501 puntu
2. Nerea Elustondo    467 pt.
3. Iñaki Apalategi    459 pt.
4. Unai Mendizabal    452 pt.
5. Unai Gaztelumendi    447 pt.
6. Eñaut Martikorena    434 pt.

Oiartzungo finalaurrekoa
Bertsolariak: Alaia Martin, Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Asier Azpiroz, Beñat Gaztelumendi eta Iñigo Mantzizidor.
Gai jartzailea. Inaxio Usarralde.
Noiz. Igandean, 17:00etan.
Non. Elorsoro kiroldegian.

Tolosako finalaurrekoa
Bertsolariak: Beñat Lizaso, Haritz Mujika, Iban Urdangarin, Jokin Uranga, Jon Maia eta Oihana Iguaran.
Gai jartzailea. Saroi Jauregi.
Noiz. Abenduaren 1ean, 17:00etan.
Non. Usabal pilotalekuan.

Egin beharreko lanak: Binaka, hamarreko handian hiruna bertso; binaka, zortziko txikian hiruna bertso; binaka, sei puntuko motzean, hiruna bertso; binaka, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte; kartzela, bakarka, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Leave a Reply

Your email address will not be published.