Lan karga

Maiatzaren lehen erdialdera arte egitekoak ziren 3.300 epaiketa inguru geratu dira bertan behera Gipuzkoan. Aste hauetan egin ez duten lanaz gain, aurretik egin gabe zutena ere kontuan hartu behar da; izan ere, alarma egoera indarrean jarri zenean, hainbat eta hainbat dokumentu zeuden erregistratuta dekanotzan, artean banatu gabe. Lehen auzialdiko epaitegiko, merkataritza arloko epaitegiko, administrazioarekiko auzien epaitegiko, lan arloko epaitegiko, instrukzioko epaitegiko, emakumearen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiko, adingabeen epaitegiko eta zigor arloko epaitegiko lan karga batu behar zaie jarraian ageri diren datuei.

JUSTIZIA BARRUTIAK

Azpeitia. Banatu gabeko hamalau demanda daude, laurehun idatzi eta bertan behera geratutako 160 epaiketa.

Bergara. Banatu gabeko berrehun idatzi, eta bertan behera geratutako 70 epaiketa.

Donostia. Banatu gabeko hiru prozedura, 112 apelazio errekurtso, laurehun idatzi, eta egin gabeko 240 epaiketa.

Eibar. Banatu gabeko 50 demanda, hemezortzi idatzi, eta bertan behera geratutako 240 epaiketa.

Irun. Banatu gabeko 140 demanda, 240 idatzi, eta bertan behera geratutako laurogei epaiketa.

Tolosa. Tramitatu gabeko 21 demanda, 150 idatzi, eta bertan behera gelditutako 180 epaiketa.

Leave a Reply

Your email address will not be published.