Lore ekoizleak, “gorriak eta bi ikusten”

Artzainen egoera ez ezik, beste ekoizle batzuena ere ekarri du gogora Gipuzkoako EHNEk: lore ekoizleena. Ezkontzak, jaiotzak eta gainerako ospakizun gehienak bertan behera geratu direnez, erabat hondoratu zaie negozioa. “Udaberriko loreak zaborretara bota behar izan zituzten”, esan du Lorea Muguruza sindikatuko komunikazio arduradunak. Domu Santu eguna izaten da urteko beste hitzordu nagusia sektorearentzat. Hilerrietarako bisitak mugatu izanak kalte nabarmena egin die. “Kontuan hartu behar da uztailean hasten direla lore horien plangintza egiten. Sektorea gorriak eta bi ari da ikusten”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.