Asteasutik Donostiarako bidea, barazkiekin

Mikel Alkortak eta Olatz Albisuk astelehenero egiten dute Donostiako Egia auzorako bidea, otarreak banatzeko. Goizean goiz hasten dira saskiak prestatzen. Barazkiak egunean bertan jasotzen dituzte baratzetik. Goizean, guztiak bildu, eguerdian garbitu eta arratsaldeko lehen orduan osatzen dituzte otarreak. Autoa prestatu, eta otarren banaketa egitera abiatzen dira.

Otarkideek barazki ekologikoak eramatea eskertzen dutelakoan daude. Nolabait, militantetzat dituzte: “Ez dute otarrea soilik nahi. Badakite familia bat bizi dela lurretik. Lehen sektorea, baserria, ekoizpen ekologikoa… kontzientzia hori uztartuta dago familia horien guztien artean”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.