20.000 euro euskaraz ari diren enpresen azokari

DONOSTIA. Euskarazko zerbitzua eskaintzen duten enpresen azoka antolatzeko, hitzarmen bat sinatu dute Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Azoka aurten egingo dute, azken hiruhilekoan, Donostian. Aldundiak 20.000 euro emango ditu. Aldeek nabarmendu dute egitasmo hori “aitzindaria” dela.