BERRIAlaguna kanpainaren alde, Lagunekin Kantari emanaldia eskaini zuten, joan den igandean, sei abeslarik, Donostiako Antzoki Zaharrean. Donostia Kantuz taldeak antolatu zuen emanaldia, eta Amaia Zubiria, Erramun Martikorena, Maddi Oihenart, Pantxix Bidart, Amaren Alabak eta Itziar Zamora izan ziren taularen gainean. Bakarka aritu ziren lehenik, eta, ondoren, kantariek eta publikoak elkarrekin abesteko aukera ere izan zuten.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.