Asteartean aske geratu zen Mario Artola preso donostiarra, Espainiako Auzitegi Nazionalak 197/2006 doktrina ez aplikatzea erabaki ostean; sententziaren arabera, apirilaren 21ean zeukan irteera data finkoa, eta horregatik, ezin diote Parot doktrina aplikatu. Artola asteartean bertan irten zen Daroca espetxetik (Zaragoza, Espainia). Halako erabaki bat hartzen duten bosgarren aldia da: martxoaren 30ean aste utzi zituztenez gain, maiatzaren 24an Peio Etxeberria preso soraluzetarra atera zen Castello I presondegitik (Valentzia, Herrialde Katalanak), 23 urte kartzelan igaro ostean. Etxeberriak 2006an bete zuen zigorra, baina 197/2006 doktrina aplikatuta, 2019ra arte luzatu nahi zioten.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.