Gaur, Plazatik Gaztetxera bertso saioa Elgoibarren

Gaur amaituko da Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen txapelketako lehen fasea; Elgoibarko gaztetxean egingo dute saioa, eta lau bertsolari bikote arituko dira. Txapelketa maiatzaren 12an hasi zen, Mutrikuko gaztetxean, eta ekainaren 30ean amaituko da, Eibarkoan. Denera hamasei bikote lehiatu dira.