Zumaiako Erkibe etxea okupatzeagatik, epaiketaren zain dira hamar gazte. 2008an sartu ziren etxe horretara, eta urtebetez erabili zuten gaztetxe moduan. Fiskalak 1.500 euroko isuna eskatu du bakoitzarentzat, eta etxearen jabeek, 80.000 euroko kalte-ordainak. Auzipetuei babesa adierazteko, Ni ere han izan nintzen kanpainari ekin diote Zumaiako gazteek; izan ere, epaiketa “Zumaiako gazteria osoaren aurkako erasoa” dela uste dute. Herritarren babesa bilatu dute ordutik; larunbatetan sinadura bilketa egiten dute, eta herriko hainbat pertsona ezagunen idatziak biltzen ari dira. Torreberri gaztetxeko ekintzetatik ere diru kutxa bat osatzen ari dira isunak ordaintzeko.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.