Balentziaga museoak lehen urteurrena ospatuko du

Getariako Balentziaga museoa iazko ekainaren 10ean zabaldu zuten. Hala, gaurtik ekainaren 16ra, hainbat ekitaldirekin ospatuko dute urteurrena. Horien artean, 1930eko hamarkadako festak, erakusketa bereziak, hitzaldiak eta tailerrak daude. Informazio gehiagorako: www.cristobalbalenciagamuseoa.com.