Roger Blomkvist nagusitu da Gure Moda Gaur lehiaketan

Hamabost diseinatzaile hasiberriren proiektuak lehiatu dira aurten aurrenekoz antolatu duten Gure Moda Gaur moda lehiaketan, Donostian. Emakumeentzako eta gizonentzako jantziak aurkeztu behar izan dituzte parte hartzaileek, eta epaimahaiak Roger Blomkvisten lana saritu du: 2.000 euro jaso ditu.