Mendi bat?
Goikomendi; Berrobi gainean dago.
Mendian korrika, bizikletan edo oinez?
Bizikletan eta oinez.
Liburu bat?
Ikastolan aginduta irakurri behar izan nuen, baina asko gozatu izan dut Joanak joan Jon Etxaideren liburuarekin.
Bidaiatzeko leku bat?
Nepalera gustura bueltatuko nintzateke, baina Karakorum ezagutu nahiko nuke.
Maiz irakurtzen duzun kazetariren bat?
Andoni Egañaren eta Jose Mari Pastorren zutabeak, eta gaur egun Enekoitz Esnaolak, eta garai batean Imanol Muruak idatzitako erreportajeekin ere gozatzen dut.
Zeri buruz idatziko zenuke?
2009an nire ametsetako bat bete nuen: Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzarekin Everestera joan nintzenean haien saiakeraren kronikak idaztea. Horrelako beste lanen bat egin nahiko nuke.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.