Eibarko memoria historikoa berreskuratu nahi du udalak

Eibarko Udalak herriko memoria historikoa berreskuratzeko proiektu bat du esku artean, oraindik zehazten ari dena. Hain justu, Bigarren Errepublikaren garaiko, 1936ko gerrako eta gerra osteko lehen urteetako historiari buruzko proiektua izango da, 1931tik 1945era bitarteko urteak hartuko dituena.