Hitzaldiak

Duela 500 urte Noainen eta Azpeitiko Loiolan izandako gertakariak gogoratzeko, datozeen asteetarako hainbat hitzaldi antolatu ditu Urolakoen Napar Zuzterrak-ek.

Ekainak 8, asteartea. 1521. Euskal iruditeria bat hitzaldia emango du Mikel Soraurenek. Azpeitiko Azoka Plaza gaineko aretoan izango da saioa, 18:30ean hasita.

Ekainak 15, asteartea. Gure historiaren errealitatea eta erronka hezkuntzan hitzaldia emango du Jaione Isazelaiak. Azpeitiko Azoka Plaza gaineko aretoan izango da saioa, 18:30ean hasita.

Ekainak 22, asteartea: …1512-1522 inbasioa hitzaldia emango du Joseba Asironek. Azpeitiko Azoka Plaza gaineko aretoan izango da saioa, 18:30ean hasita.

Ekainak 27, igandea: Gazteen mahai ingurua. Historiaren inguruan dituzten gogoetak plazaratuko dituzte. Loiolan izango da, 13:00etan hasita.

Leave a Reply

Your email address will not be published.