EtxEKOlandak eskoletara eraman nahi du nekazaritza

Aurten abiatu du EtxEKOlanda ekimena Cristina Enea fundazioak; helburua hirian bizi diren pertsonak nekazaritzarekin harremanetan jartzea da, eta hori ikastetxeetatik ere bideratu daitekeelakoan daude. Horregatik, fundazioak Lugaritzen duen baratzerako irteerak antolatzen ditu, ikasleek nekazaritza ekologikoa zer den ikas dezaten, “modu esperimental, ludiko eta partehartzailean”. Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko haurrentzako eskaintza da; zortzi eta hamar urte bitartekoentzat. Bestalde, ikastetxean bertan baratzea duten eskoletako irakasleentzako aholkularitza programak ere badituzte, baita saio teorikoagoak ere. Oraingoz, Donostiako ikastetxeekin aritu dira horretan.