Astelehenetik igandera, sei ekitaldi izango dira Zestoako Antzerki Astean. Zestoako turismo bulegoan daude salgai sarrerak: 8 euro balio dute 20:00etako lau saioek, eta 26 euroan eros daiteke lau emanaldietarako bonua. Uztailaren 4an 2 euro ordaindu beharko dira, eta ez da ordaindu beharko mahai ingurura bertaratzeko.
Ekainaren 28a, astelehena
20:00. Iluntzen. Lesakako Mairu Antzerki Tailerra. Caravan Parken.
Ekainaren 29tik (asteartea) uztailaren 1era (osteguna)
20:00. Guateke. Eromen Produkzioak. Caravan Parken.
Uztailaren 2a, ostirala
17:30. Mahai inguru bihurria: Emakumeak sorkuntzaren bideak zabaltzen. Kultur etxeko aretoan.
20:00. Atzerrian lurra garratz. Artedrama. Caravan Parken.
Uztailaren 3a, larunbata
20:00. Fadoak entzuten zituen gizona. Xake Produkzioak. Caravan Parken.
Uztailaren 4a, igandea
12:00. Santiaga. Gaztetxoen antzerkia (Zestoako Arte Eszenikoen Eskola). Caravan Parken.