Botika kutxarako

Aharoa Zuloagaren gomendioak:

Berbena. Zaurietako zikinak kentzeko.

Tiloa. Lasaigarria da. Mendian ez dago, baina zuhaitz dekoratiboa da, eta Aiako, Zarauzko eta Donostiako kaleetan badaude. Garaia iristean, bildu eta gorde egin behar da.

Intxusa. Erredurentzat da, bai eguzkiak errez gero, bai sukaldean olioarekin errez gero erabiltzekoa.

Erromeroa. Sukaldean erabiltzeaz gain, giharretako minak leuntzeko ere balio du.

Kamamila. Digestiorako ona da. Naturala aurkitzea zaila da; topatuz gero, inork ez du kontatzen non dagoen.

Leave a Reply

Your email address will not be published.