Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo

Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Urtebete Torrealdai gabe

Urtebete Torrealdai gabe

Miren Garate

Euskalgintzan eta euskal kulturan 60 urte inguruko ibilbide oparoa egin ostean, iazko uztailaren 31n hil zen Joan Mari Torrealdai, euskal kulturako intelektualik handietako bat. Urteurrena baliatuta, omenaldi bat egingo diote gaur, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Bi zatitan banatuko dute: goizean, Dabid Anautek, Xabier Eizagirrek, Lourdes Otaegik eta Imanol Muruak Torrealdaik euskalgintzan, liburugintzan, zentsuraren ikerketan eta kazetaritzan egindako ekarpena aztertuko dute. Arratsaldean, berriz, gertukoenek omenduko dute, musikarien eta bertsolarien laguntzarekin.

JOAN_MARI_TORREALDAI

Euskalgintzan, besteak beste, euskararen modernizazioaren sustatzaile nagusietako bat izan zen Torrealdai, eta euskara batuaren defendatzailea hasieratik. Liburugintzan, 42 urtean aztertu zuen euskal liburugintza, kuantitatiboki nahiz kualitatiboki, liburugintzaren egoerak kultura oso baten osasunaren berri ematen duen premisatik abiatuta. Liburugintza aztertzen hasitakoan, euskal liburugintzan zentsurak izandako garrantziaz jabetu zen, eta paraleloki beste ikerketa lerro bat abiatu zuen, nork zentsuratzen zuen, zeren gainean, zer eta zer argumenturekin eta abar aztertzeko. Hala, zentsuraren teoriko eta ikertzaile nagusi bihurtu zen. Kazetaritzan, 517 artikulu idatzi zituen 41 hedabidetan, baina, kazetari gisa ez ezik, euskal komunikabideen sorreran tartean Euskaldunon Egunkaria— eta horien teorizazioan ere lan handia egin zuen. Jakinen, berriz, 42 urtean izan zen zuzendari.

Forukoa (Bizkaia) zen sortzez, baina haren kultur bizitzan Arantzazu (Oñati) izan zen mugarria: 12 urterekin sartu zen hango seminarioan, 1954an, eta han murgildu zen Jakin aldizkarian. Nazioartean ere ibili zen. Zentsuragatik Jakin debekatuta zegoenean, Tolosara (Okzitania) joan zen, eta Teologiako lizentzia lortu zuen. Parisera joan zen gero, Soziologia ikastera. 1975ean itzuli zen Euskal Herrira, eta Informazio Zientzietako lizentzia ere lortu zuen, EHUn. Torrealdairen ekimena eta taldean jarduteko gaitasuna nabarmendu izan dute ingurukoek; herri ekimena ere ezinbestekotzat jotzen zuen, eta ez zen instituzioek egin zain egotekoa.

JOAN_MARI_TORREALDAI-1

“Ez ahaztu”

Minbiziaren eraginez hil zen Torrealdai, 77 urte zituela. Egunkaria itxi ostean jasandako torturekin lotu zuen gaitza. “Esaten nuen hezur muineraino min egin zidatela. Hezur muinean agertu zitzaidan minbizia”. Mezu bat eman zuen auzi haren amaieran, berak ere kondenarik gabe bukatu ostean: “Ez ahaztu”. Beste mezu bat ere utzi zuen agurrerako, hileta egunean leitu zutena: “Harro nago eraiki dudanaz, bai familia eta lagunarte mailan, baita euskal kultura eta gizarte mailan ere. Ezin hobea izan dut bizitza, eta eskertua nago guztiz”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.