LEHEN TITULUA IRITSI DA ORDIZIARA

Ampo Ordizia errugbi taldeak bere historiako lehen titulua eskuratu zuen igandean, Espainiako Kopako finala irabazita. 30-27 irabazi zion El Salvador taldeari, Palentzian (Espainia) jokatutako partidan. Ordiziako taldeak gaizki hasi zuen partida, eta une askotan atzetik izan ziren markagailuan; 8-21 amaitu zen lehen zatia. Bigarren zatian egoera iraultzea lortu, eta kopa esku artean zutela itzuli ziren Ordiziara (irudian). Herritarrek harrera beroa egin zieten.