Gainditzen-ek irailean egingo du IX. Sentsibilizazio Astea

Irailaren 29a Gorren Aldeko Nazioarteko Eguna dela eta, IX. Sentsibilizazio Astea antolatu du Gainditzen elkarteak egun horretarako. Tolosan izango da, eta, besteak beste, keinu hizkuntzan egindako antzezpenak eta abesti emanaldiak antolatu dituzte. Aste osoan erakusketa bat ere jarriko dute.