IKURRINA, HURA GABEKO EGOITZARA

Donostiako EAJren egoitza berria orain bi urte inguru inauguratu bazuten ere, iragan larunbata, Aberri Egunaren bezpera aukeratu zuen EAJk eraikin berrian ikurrina jartzeko. Alderdiko dozenaka kideren aurrean, Eneko Goia Donostiako zinegotziak eta Gerardo Bujanda Gipuzkoa Buru Batzarreko eta Euzkadi Buru Batzarreko kide ohiak altxatu zuten ikurrina. Joseba Egibar GBBko presidenteak hitzaldian azpimarratu zuen “zorionez” iragana dela ETAren indarkeria.