Illunbeko auziaz udalari ikerketa batzorde bat osatzeko eskatu dio Eguzkik

Donostiako Udalak zortzi milioi euro ordaindu beharko dizkio Nuevo Desarrollo Anoeta SAri, Illunbeko aisialdi gunea kudeatzeko plana eteteagatik; hori dela eta, Donostiako Eguzki talde ekologistak ikerketa batzorde bat sortzeko exijitu dio udalari. Eguzkiren arabera, EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiak argi utzi du, “beste behin”, Illunbeko guneko erabakitzeko, eraikitzeko, adjudikatzeko eta ustiatzeko prozesua “amarru segida bat” izan dela; “donostiarroi oso garesti ateratzen ari zaigun amarru segida bat”.

Eguzkiren arabera, teknikarien zein zinegotzien erantzukizunaz gain, ardura nagusia “protokoloak, akordioak eta hitzarmenak sinatzen dituenarena da, eta kasu honetan pertsona hori Odon Elorza da”. Horregatik, bere erantzukizunak ez saihesteko ere eskatu diote Elorzari.