Datorren asteazkenean egingo dute aurtengo Idiazabalgo gaztaren denboraldiaren aurkezpen ofiziala; Ordiziako Artzain Eguna baliatuko dute horretarako. 11:15ean izango da aurkezpena, udaletxeko batzar aretoan; aurretik, ahari eta ardien erakusketa egongo da, eta gaztaren kalitatea eta erregulartasuna sarituko dituzte. Goizeko hamaiketan, 2.400 ardi inguru Ordiziako alde zaharrean ibiliko dira, garai batean mendira joateko egiten zuten moduan. Goizean, azoka berezia ere egongo da: gazta egiteko eta ardiei ilea mozteko prozesua zuzenean erakutsiko dute, eta gazta, arkume erregosia eta eskulangintzako lanak salduko dituzte. Trikitilariak eta dultzaineroak ere ibiliko dira kaleetan barrena.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.