Amnistia fiskalaren aurka azaldu da Gipuzkoako Foru Aldundia

Gaur zortzi Espainiako Gobernuak aurkeztutako amnistia fiskalaren aurka azaldu da Gipuzkoako Foru Aldundia. Helena Franco Ogasun diputatuak adierazi du iruzurraren aurkako “borroka zintzoa eta eraginkorra” egin behar dela eta horretarako ezinbestekoa dela herritarrek jakitea Ogasunak pertsona guztiak modu berean tratatzen dituela. Azaroaren 30era arte nahi adina diru beltz zuritzeko aukera izango dute iruzur fiskala egin dutenek, legeztatu nahi dutenaren %10a ordainduta.