40 URTE EZ DIRELAKO EGUNERO BETETZEN

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek 40 urte beteko dituztela eta, urtebetetze festa berezia egingo dute, igandean, 17:00etan, Donostiako Kresala elkartean. 1972ko martxoaren 25ean, Kresala elkartean bertan egin zuten lehen ikuskizuna, eta, horregatik, urteurren jairako ere leku bera hautatu dute. Festa baliatuko dute pailazoek antolatu duten bideo lehiaketako irabazlearen berri emateko ere. Jarraian, bertaratzen diren haurrentzat txokolate jana eta emanaldi berezia ere izango dira. Kresala elkartea leku txikia dela oroitarazi dute, ordea, Txirri, Mirri eta Txiribitonek. Eta, ondorioz, gerta litekeela joaten diren guztiek elkartera sartu ezin izatea.