1994an hasitako aldarrikapenari eutsita, 2010ean lortu zuten Gipuzkoako akordioa

1994an Irungo eta Urnietako IAT lekuak zabaldu zituztenetik, hango langileek Gipuzkoan negoziatutako hitzarmen bat nahi zuten. Izan ere, bi guneetako langileek Tuv Rheinland Iberica SAk Espainiako Estatuan zituen estazioetako lan hitzarmen berbera zuten, eta ez zeuden ados horrekin. Hainbat negoziazioren ondoren, akordiorik ez zuten lortu enpresak eta langileek, eta 2009ko abenduan grebara joatea erabaki zuten langileek: ia zazpi hilabeteko greba egin zuten, oihartzun handikoa.

Ketxus San Emeteriok nabarmendu du langileen arteko hausturarik ez zela egon greba luzea izan zen arren: “Ugazabek eta lau langilek bakarrik ez zuten jo grebara”. Hartara, enpresa batzordeko burua gustura dago orduko borrokaldiak eman zizkienekin, eta uste du langileen arteko batasuna handiagoa dela egun.