Hurrengo hitzaldia, asteartean, erregearen kontrabandistei buruz

Miguel Aranburu Gipuzkoako Historialari Elkarteak antolatutako hitzaldi sortaren barruan, hirugarren hitzaldia eskainiko du, datorren asteartean, Xabier Alberdi historialariak (Zarautz, 1969). Erregearen kontrabandistak XVII. mendean izena du hitzaldiak, eta euskaraz izango da. 19:30ean izango da, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Alberdik, hain zuzen, aztertuko du zer bilakaera izan zuen XVII. mendean itsaso ekonomiak Gipuzkoan, eta nola lortu zuten bertako merkatari, itsasgizon eta politikariek mende horretan Inperioaren gidaritza.