Bidania-Goiatzen eta Errezilen, helduak umeekin

Egun, Gipuzkoako 33 herritan daude martxan ibilbide osasungarrien programak, eta udalerri batzuek beren erara eman diote forma egitasmoari. Errezilen eta Bidania-Goiatzen, esaterako, Saiaz mankomunitateak antolatzen ditu hilero ibilbideak, eta saioak ez dituzte bereziki adinekoentzat antolatzen, herritar guztientzat baizik. Lehen Hezkuntzako ikasleekin ere egiten dituzte joan-etorriak, belaunaldien arteko harremanak lantzeko asmoz. Horrez gain, herria gehiago ezagutzeko asmoz, hango ondarearekin lotzen dituzte hileroko irteerak.

Leave a Reply

Your email address will not be published.