Motzean

Justizia administrazioa? Hotza, urrutikoa.
Abokatu lana? Halabeharrezko gauza bat.
Toga beltza? Justiziaren kolorea.
Kalean janzteko? [Pep] Guardiolaren armairua nahiko nuke.
Erreferente izan duzun abokaturen bat? Miguel Castells.
Euskara? Arnasa.
Euskal Herria? Gure etxea.
Politika? Maite dut.
Baltasar Garzon? Hobe Garzoff.
‘Bidegi auzia’? EAJ style.
Abokatu ez bazina? Bitartekari edo irrati esatari.
Aerobika edo korrika? Egun batean bat eta hurrengoan bestea. Azkenaldian, korrika.
Zeri diozu beldurra? Minari eta heriotzari.
Aholku bat? Gustuko duzun hori egin.