AURREIKUSPEN GUZTIAK GAINDITUTA

2012ko Donostiako emakumeen Lilatoi lasterketa aurkeztu zutenean 2.100 korrikalarira iristea espero zutela adierazi zuten arduradunek. Beste behin ere, ordea, aurreikuspen guztiak gainditu zituzten, 2.167 parte hartzaile bildu baitzituen iragan igandean egin zuten 23. Lilatoiak. Korrikalariek Bulebarrean hasi eta toki berean amaitzen zen bost kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten. Eneritz Sein Agirregomezkorta pasaitarra izan zen helmugara heltzen lehena.