Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo

Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Trena lur azpira, baina ez kosta ahala kosta

Trena lur azpira, baina ez kosta ahala kosta

Maria Ortega Zubiate

“Trenbideak Zarautz erdibitzen du”, dio Itziar Aldabaldetreku Zarauzko Mitxelena kaleko auzo elkarteko kideak; “hondartza alde batean geratzen da, eta mendia, bestean”, gehitu du. Zarautzen trenbidea erdi-erdian dago, beraz; baina ez soilik fisikoki, hamarkada batez garatzen ari diren plan estrategikoa gauzatzea herritarren ahotan baitago sarri. 2008ko plan estrategikoan ageri zen trenbidea lurperatzea, eta EH Bilduren udal gobernuak 2015ean egin zuen lehen saiakera, baina udalaren eta ETS Euskal Trenbide Sarearen arteko desadostasunek bertan behera utzi zuten proiektua.

Orain, zazpi urte geroago, proiektua martxan da berriz, eta oraingoan “errentagarria” dela dio udalak —EAJ dago agintean—; hala jakinarazi zuen Xabier Txurruka alkateak urtarrilean, obren aurkezpenean —alkateak ez du hitz egin nahi izan Gipuzkoako Hitza-rekin, trenbidea ETSren ardura dela argudiatuta—. Auzo elkartea eta EH Bilduko zinegotziak ere ados daude trenbidea lurperatzearekin, baina ez kosta ahala kosta: obra berriak kalte nabarmenak eragingo dizkiela eta, auzo elkarteak hilabeteak daramatza mobilizazioak antolatzen; eta, horrez gain, udalaren “gardentasun falta” salatu dute auzo elkarteak eta EH Bilduk.

Herri osoa gurutzatuko duen trenbidea lurperatu nahi dute Zarautzen, 4,5 kilometro luze den tunel batekin. “Obra handia” izango da, auzo elkartearen arabera, “eta epe luzekoa”. Auzo elkarteak dio lan guztiak bukatzerako “hamar urte” igaroko direla, “gutxienez”. Baina horrek ez, obren hasierako pausoak sortu du haserrea eta mesfidantza herritarren artean. “Proiektuaren barruan dago Salberdineko eta San Pelaioko geltokiak lurperatzea eta bien arteko trazaketa desbideratzea. Hala, linea bikoitza egin ahal izango dute han, merkantzia areagotzeko”, azaldu du Bartolo Iribar Zarauzko Mitxelena elkarteko kideak. Desbideraketa horrek haserrea sortu zuen, baina herritarrak mobilizatuz eta presioa eginez, lehen pauso hori bertan behera uztea lortu dute auzo elkarteko kideek.

Aldabaldetrekuk zehaztu du desbideraketa horrek zuzenean eragingo liekeela Mitxelena kaleko auzotarrei: “Lehen ere trenbidea nahiko hurbil zegoen Mitxelena kaleko etxeetatik, baina, obra berri horrekin, trenbidearen bi lineetako bat ia-ia Mitxelena auzoko eraikinen azpira sartzen zen hasierako planean”.

Lehen arriskua —”premiarik handiena zuena”—, oraingoz bertan behera utzita, beste kezka bat piztu zen auzotarren artean: merkantzien kopurua areagotzeak eragin diezazkiekeen kalteak. “Gaur egun, ia 5.000 tona merkantzia pasatzen dira gure etxe paretik”, adierazi du Aldabaldetrekuk. “Baina, orain, 150.000 tonaraino igoko da; lehen baino 27 aldiz gehiago da”. Horrek eragin ditzakeen kalteen beldur dira auzotarrak, lehendik ere kalteak jasandakoak baitira. “Duela hogei urte Eusko Legebiltzarrean salatu genituen orduan ere jasaten genituen kalteak: etxeetako pitzadurak eta gauetako soinu kutsadura, gauez garraiatzen baitituzte merkantziak”, esan du Iribarrek. Gaineratu du ordutik egoera ez dela aldatu, eta trenen kopurua horrenbeste areagotzeak “kezka handia” sortu duela herrian.

Itziar Murua Zarauzko EH Bilduko udal taldeko eledunak jakinarazi duenez, lurperatzearen kontuan bat datoz auzo elkartearekin: “Zalantzarik gabe, trenbidea lurperatzea da gure helburua. Badakigu ez dela erraza izango, baina argi daukagu onura handia litzatekeela herriarentzat”. Auzo elkarteak, ordea, eskatu du hori gauzatu aurretik trenen kopurua handitzeak sortuko lituzkeen kalteen azterketa bat egiteko, horiek aurreikusi eta babeserako neurriak ezar daitezen.

Gardentasun falta

Obraren gorabeherak alde batera utzita, auzo elkarteak eta EH Bilduk gaitzetsi egin dute obrak abiatzeko garaian udalak izandako jarrera. Aldabaldetrekuk dio auzokoek ez zekitela trenbidean obretan ari zirenik. Salberdin auzoan etxe berriak egiten ari zirela uste zuten. “Zeharo ezkutuan egin dute proiektua”. Muruak irudipen bera du; eurek ere ez zeukaten obraren berri, eta, dioenez, alkateak ukatu egin zuen desbideraketa aurreikusita zegoenik: “Ez dakit nahita ezkutuan egindakoa ote den, baina informazio osoa ez genuen jaso, ziur”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.