Bihar goizean dute topaketa Zarauzko naturazaleek

Zarauzko Arkamurka elkarteak deituta, bihar 09:00etan elkartuko dira herriko Zubiaurre Berri baserrian, Zarauzko Hezeguneen III. Eguneko jarduerarako. Iñurritza ibaiaren kanalera sartuko dira; talde batek zaborra batuko du, eta beste batek landare inbaditzaileak kenduko ditu. Parte hartzeko, aurrez ez da izenik eman beharko. Antolatzaileek gomendatu dute katiuskak eta eskularru lodiak eramateko.

Leave a Reply

Your email address will not be published.