Sagardotegietako erreserbak martxa hartzen hasi dira

Sagardotegi garaiko lehen pare bat asteak arraroak izan ziren sagardotegietan aurten ere, COVID-19aren aurka indarrean zeuden neurrien eraginez mahaian eserita kontsumitu behar zelako, upeletara joan gabe, sagardoa pitxerretatik edo botiletatik hartuz. Murrizketa horiek bertan behera geratzearekin batera, txotx egiteko aukera itzuli da, eta erreserbetan ere igartzen da gorakada.

Oraindik ere aparte daude pandemiaren aurreko datuak, baina itxaropentsu daude sagardotegietako arduradunak, martxoa izaten denez hilabeterik jendetsuena, erreserbetan ere hobekuntza bat espero dutelako. Maskararen erabilera nahitaezkoa da oraindik ere.

Leave a Reply

Your email address will not be published.