Eguzki energiazko kale argiak jarri dituzte Miramonen

Miramongo parke teknologikoan eguzki energiaz hornitzen diren kale argiak ipini ditu Ekiona Eguzki Argiztapena enpresak iragan den astean. Argi bakoitzak eguzki panel bat, bateria bat eta erregulatzaile bat ditu argindarra jaso eta kudeatzeko; enpresak leku bakoitzaren araberako kale argiak egiten ditu.