Motzean

Palentzia?
Nire jaioterria. Nahiz eta bizitza guztia Legazpin daramadan, inoiz ez ditut ahaztu nire erroak.
Legazpi?
Leku pribilegiatua da niretzat. Dena daukat bertan, bertakoa sentitzen naiz, nire etxea da.
Zein zaletasun dauzkazu?
Mendia, argazkigintza eta motoak ditut gustuko.
Zein burdina mota duzu gustukoen?
Guztiekin egiten dut lan gustura, baina, bat aukeratzekotan, F-114a esango nuke.
Bereziki gogoratzen duzun lanen bat?
Albaolarentzat egin behar izan nuen XVI. mendeko biradera bat. Baita baserri babestu batean egin nuen Erdi Aroko burdin sare bat ere.
Oraindik egiteke daukazun lanen bat?
Errementaritzan denetik egin dut. Baina ilusio berezia egiten dit martxan daukagun proiektuak, damasko motako labanenak.